Hasiera
Zuekin Komunitateak
Finka administrazioa, lan eta finka administrazioan esperientzia zabala duten hiru enpresen elkarlanetik sortzen da. ZUEKINen helburu nagusia bere bezeroek egunerokotasunean euren etxe bizitzekin edo/eta bizilagunen komunitateekin izan ditzaketen beharretara egokitzea da.
Gure helburua bizilagun komunitateek eskatzen dituzten kudeaketak profesionaltasunez burutzea da, hala nola, eguneroko abisuak, kontabilitatea modu garden eta argian eramatea une oro bezeroei euren aurrezki nahiz ezbeharren kudeaketa azalduaz.
Eraikuntzen mantenu eta kudeaketa egokia bermatzeko, finka administrazioan konfidantza izatea da gakoa. ZUEKIN KOMUNITATEAK bere esku dagoen guztia egiten saiatzen da hori horrela eman dadin, gertuko arreta zerbitzua eskainiz.

ZUEKIN KOMUNITATEAK S.L Gipuzkoako finka administratzailean elkargokide diren bi finka administrazioek osatzen dute eta bertan eraikuntzen administrazioan jarduten diren 6 profesionaleko taldea aurki dezakegu.


